Produktuak
Inprimatutako euskarri guztiak, kalitate gorenarekin
Paperezko produktu bat baino gehiago eskaintzen dugu: komunikazio-tresna bat sortzen dugu, zaindua eta pertsonalizatua. Formatu ezberdinak, akabera profesionalak eta zure beharretara egokituta, beti kalitatearekin eta epeak errespetatuz.
Liburuak
Tapa gogorra edo tapa biguna, zure edukia zainduta aurkezteko
Liburuak argitaratzea prozesu zehatza da, eta guk hasieratik bukaerara arte laguntzen dugu. Zure edukia behar bezala aurkezteko, formatu eta koadernaketa aukera zabala eskaintzen dugu: tapa biguna edo tapa gogorra, kolore osoan edo zuri-beltzean, paper egokia aukeratuta. Liburu teknikoak, istorio bildumak, testuliburuak edo argitalpen korporatiboak izan, beti kalitate handiz inprimatuta, tirada txiki zein handietan.







Aldizkariak
Edukia eta diseinua uztartzen dituen komunikazio tresna
Aldizkari bat ez da soilik informazioa zabaltzeko baliabide bat: irudi korporatiboa indartzen du eta irakurlearen arreta erakartzen du. Gure inprimategian, diseinutik hasita paperean islatzera arteko urrats guztiak kontrolatzen ditugu. Aldizkari tematikoak, profesionalak edo informazio orokorrekoak, beti egitura argiarekin eta akabera dotorearekin. Grapatutako edo espiralarekin lotutako aleak, kolore osoan eta diseinu pertsonalizatuarekin.
Katalogoak
Zure zerbitzu edo produktuen eskaintza argi eta erakargarri
Katalogo bat zure enpresaren aurkezpen bisuala da. Produktu edo zerbitzu bakoitza modu erakargarrian erakusten laguntzen dizugu: argazki profesionalak, diseinu orekatua eta edukien egituraketa argia. Salmenta-tresna gisa funtzionatuko du, zure bezeroari informazio praktikoa eta bisuala eskaintzen dion bitartean. Paperezko kalitate desberdinak, plastifikatze aukerak eta formato neurrirakoak eskaintzen ditugu.






Agendak
Eguneroko erabilerarako produktu erabilgarri eta korporatiboa
Agendak tresna praktikoak dira eta, aldi berean, enpresaren nortasuna zabaltzeko baliagarriak. Gure agendak espiral edo wiro bidez koadernatuak daude, eta barrualdea guztiz pertsonalizatu daiteke: egutegiaren diseinua, logotipoak, kolore korporatiboak edo orrialde bereziak. Opari korporatibo gisa edo erabilera pertsonalerako aproposak, iraunkorrak eta erabilgarriak dira.
Kartelak
Ikusgarritasuna eta inpaktua hormetan
Kartel batek berehala erakarri behar du arreta. Guk tamaina, kolorea eta mezuaren egokitzapena zaintzen ditugu, zure ekitaldi edo promozioak behar duen ikusgarritasuna lortzeko. Hormetarako, erakusleihoetarako edo barruko espazioetarako, tamaina eta paperezko aukera desberdinekin. Kalitate handiko inprimaketa eta iraupen luzeko akaberak eskaintzen ditugu.





Diptikoak eta triptikoak
Informazioa modu trinkoan eta bisualean zabaltzeko formatu erosoa
Diptikoak eta triptikoak formatu ezin hobeak dira zure enpresaren zerbitzu edo produktuak modu argi, labur eta erakargarrian aurkezteko. Tolestura bikoitza edo hirukoitza erabiliz, informazioa ataletan banatu daiteke, irakurketa errazteko eta mezua modu ordenatuan helarazteko. Diseinu grafiko pertsonalizatuekin eta paperezko aukera zabalarekin egiten ditugu, zure irudi korporatiboari egokituta eta banaketarako prest.
Beste euskarri batzuk
Behar duzun euskarri grafikora egokitzen gara
Gure inprimategian ez gara ohiko produktuetara mugatzen. Zure proiektuaren beharren arabera, hainbat euskarri grafikotan lan egiten dugu: gutun-azalak, pegatinak, txartelak, mapak, etiketak eta gehiago. Diseinu, formatu eta paper aukera zabala eskaintzen dugu, produktu bakoitzaren erabileraren eta xedearen arabera aholkatuz. Zure ideia paperean gauzatzeko, malgutasuna eta pertsonalizazioa eskaintzen dizkizugu.
